Nicolas Alustizak eta Alex Diazek Essor Basque lasterketan parte hartuko dute, Euskadiko selekzioarekin
Nicolas Alustiza Laboral zumarragarrak eta Alex Diaz urretxuarrak Essor Basque proban parte hartuko dute, Euskadiko selekzioarekin. Essor Basque proba bi asteburutan egingo da. Lehenengo asteburuan bi lasterketa egingo dira. Alustizak lehenengoan parte du: otsailaren 4an. Lasterketak 117 kilometro izango ditu. Txirrindulariak Bokaletik Tarnosera joango dira.
Bigarren asteburuan bi txirrindulariek parte hartuko dute. Diazek bigarren asteburuko hiru lasterketetan parte hartuko du eta Alustizak lehenengo bietan.