Zumarragako Udalak Argixaon eraikin berri bat egitea onartu zuen, atzoko osoko bilkuran. Alderdi guztiek alde bozkatu zuten. Eraikin berria egungo eraikinaren eta harmailaren artean egingo da. Bertan komun berriak egingo dira. Horretaz gain, egungo eraikina zaharberrituko dute. Komun zaharrak kenduko dituzte eta bost gune egingo dira: atezainaren bulegoa, Urolaren bulegoa, ikastaroetarako gela, fisioterapia gela eta errekuperazio gela. Obraren aurrekontua 350.000 eurotik gorakoa izango da eta aldundiak 150.000 euroko diru-laguntza emango du. Obra udan egingo da.