Gipuzkoako Merkatarien federazioak hitzaldi sorta antolatu du bere 90. urteurrena ospatzeko. Hurrengoa Zumarragan izango da, astelehenean. Odile Rodriguez de la Fuente biologoak, Felix Rodriguez de la Fuente zenaren alabak, merkataritzako jasangarritasunari buruz hitz egingo die Goierri garaiko merkatariei. Hitzaldiaren aurretik, 90 urte baino gehiago dituzten Zumarragako bi denda omenduko dituzte: Urbe jantzi-denda eta Urdangarin burdindegia.
13:15ean luntxa egingo dute Gure Txoko jubilatuen egoitzan eta ondoren, 14:00etan, Zelai Arizti kultur etxera joango dira. Omenaldia eta hitzaldia bertan izango dira.
Otamotz aldizkariak Urbe jantzi-dendari buruz egindako erreportajea irakurtzeko, sakatu hemen.
Urdangarin burdindegiari buruzko erreportajea irakurtzeko, sakatu hemen.