Imanol Garziandiak brontzezko domina irabazi du Munduko Eskubaloi Txapelketan, Espainiako selekzioarekin. Hirugarren posturako partida Suediaren aurka jokatu dute. Espainiako selekzioak 39 eta 36 irabazi du. Garziandiak gol bat sartu du. Munduko Txapelketa Polonian eta Suedian jokatu da eta hirugarren posturako partida Suediako hiriburuan jokatu dute.
Garziandiak Urolan eman zituen lehen pausoak eta egun Hungariako Pick Szeged taldean jokatzen du.