Atzo arratsaldean Osaba tabernako mus txapelketa jokatu zen. Urretxu, Zumarraga eta inguruko herrietako 48 bikotek parte hartu zuten. Osaban ez zegoen denentzako tokirik eta partida batzuk Apatxe eta Collin’s tabernetan jokatu ziren. Txapelketa Julen Urrutia eta Aitor Regaña arrasatearrek irabazi zuten. Bigarren postuan Aitor eta Flux urretxuarrak sailkatu ziren, hirugarrenean Mikel Gil eta Javier Aztiria urretxuarrak eta laugarrenean Marcelino Gutierrez eta Iñaki Ibarguren urretxuarrak.