Realaren gola Asier Teijeira zumarragarrak ateratako falta baten ondoren heldu zen
Jokin Gabilondo urretxuarra Realaren bigarren taldeko kapitaina izan zen larunbatean, Bartzelonaren bigarren taldearen aurka jokatu zuten partidan. Asier Teijeira zumarragarra ere hasierako hamaikakoan aritu zen. Gabilondok partida osoa jokatu zuen eta Teijeira 57. minutuan aldatu zuten. Partida Bartzelonan jokatu zen eta bana egin zuten. Bai Gabilondo eta bai Teijeira gola sartzeko zorian izan ziren. Realaren gola Kortajarenak sartu zuen: Bartzelonako atezainak Teijeirak ateratako falta aldaratu zuen eta Kortajarenak baloia sarera bidali zuen.
Horra hor partidaren laburpena.