Gaur goizean zaintza diagnostikoaren jarraipen batzordea eratu dute emakumeen etxean. Jarraipen batzordea Ezkio-Itsaso, Legazpi, Urretxu eta Zumarragako Gizarte Zerbitzuetako teknikariek, mankomunitateko Berdintasun batzordeko kide politikoek, mankomunitateko Berdintasun arloko teknikariek eta Hegoaldetik Enarak kooperatibako kideek osatzen dute.
Mankomunitateak zaintzaren diagnostikoa egin behar du, modu parte hartzailean, eta gaur eratu den batzordeak prozesuaren eta diagnostikoaren jarraipena egingo du.