Reala eskuin albokorik gabe gelditu da, Solaren, Gorosabelen eta Elustondoren lesioak direla eta. Hori dela eta, Jokin Gabilondo urretxuarrak lehen taldearekin entrenatu du gaur. Gabilondok ezin du lehen taldearekin Ligako partidak jokatu, 23 urtetik gorakoa delako. Europa Leaguen joka dezake, ordea.
Horra hor entrenamenduko bideoa. Gabilondo, taldekideen eta Imanolen agurra jasotzen eta ariketak egiten ageri da.