Udalak aurtengo erakusketa egitaraua aurkeztu du
Urretxuko Udalak 2023an Juan de Lizarazu aretoan egingo diren erakusketen berri eman du. Lehen erakusketa Maria Jesus Asurmendi Agirre margolari zumarragarrak egingo du, martxoaren 10etik 26ra. Abstrakziotik gertu dauden akuarela lanak erakutsiko ditu.
Apirilaren 21etik 28ra argazki erakusketa egingo dute eta maiatzaren 12tik 28ra Roberto Rodanes Arruebo urretxuarrak giza irudiak, paisaiak eta irudi onirikoen konposizioak erakutsiko ditu. Ekainaren 5etik 11ra, ikastolako ikasleen eskulanak ikusi ahal izango dira.
Urte amaieran beste hiru erakusketa egingo dira. Irailaren 8tik 24ra Concetta eta Clara Probanza Arrizabalaga zumarragarren margolanak egongo dira ikusgai. Urriaren 6tik 22ra Carlos Orlando Albas artista donostiarraren lanak erakutsiko dira eta azaroaren 10etik 26ra Amaia Aranzabal Balzategi arrasatearraren akuarelak.