Asteburu honetan Gipuzkoako Neguko Txapelketan jokatu da Bergarako kiroldegiko igerilekuan. Nahia Garrido urretxuara onena izan da, bai bere mailan (junior maila), bai absolutuan. Puntu gehien lortu dituena izan da bi mailetan. Atzo tximeleta estiloko 200 metroko proban eta 100 metroko proban parte hartu zuen. Bietan junior mailako onena izan zen. Maila absolutuan, berriz, bigarrena izan zen bi probetan.
Gaur, berriz, estilo askean aritu da. 200 metroko eta 400 metroko probetan parte hartu du. Bietan onena izan da, bai bere mailan eta bai absolutuan. Erreleboka ere hainbat domina lortu ditu. Bere estilo kuttuna bizkar igeriketa da, baina proba horietan ez du parte hartu.
Ostegunean Torreviejara joango da, erkidego arteko txapelketan parte hartzera. Ondoren, Espainiako txapelketan eta Eindhoven-eko mitinean parte hartuko du.