Euskal Herriko mus txapelketako Urretxu eta Zumarragako kanporaketa ostiralean jokatuko da, 22:00etan, Ederrena pilotalekuan. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu behar du. Bikote onenak herrialdeko finalera sailkatuko dira. Martxoaren 11n jokatuko da. Gipuzkoako onenak final nagusira sailkatuko dira. Final nazionala martxoaren 25ean jokatuko da, Zornotzan. 16 bikote onenentzako sariak egongo dira. Irabazleek txapela, garaikurra, 3.000 euro eta Karibera bidaia irabaziko dituzte (lau lagunentzako).