Larunbatean banatuko diren Goya sarietarako izendatu dute, 'As bestas' pelikulan egindako lanagatik
Luis Zahera aktore galiziarrak Chungo bakarrizketa egingo du apirilaren 15ean, 19:30ean, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Sarrerak 18,70 euro balio du. Woutick.es webgunean eta Zelai Ariztin bertan eskura daitezke.
Zaherak telesail eta pelikula askotan lan egin du. Rodrigo Sorogoyenen aktore kuttunetako bat da. Azken urteotan, Sorogoyenek zuzendutako Que Dios nos perdone, El reino eta As bestas pelikuletan lan egin du. El reino pelikulan egindako lanagatik Goya saria lortu zuen. As bestas filmak Goya sarietarako 17 izendapen lortu ditu (izendapen gehien dituen pelikula da) eta izendatuetako bat Zahera bera da. Sariak larunbat honetan banatuko dira, Sevillan.