Haurren osasun mentaleko zerbitzuaren prekarizazioa «Osakidetzaren desegitearen, langileen prekarietatearen eta herritarrek pairatzen dituzten ondorioen beste adibide bat» dela salatu du ELA sindikatuak. Egoera horrek, gainera, osasun mentaleko arreta publikoa jasotzea galarazten die Zumarragako eta Azpeitiako haurrei.
Irailaren 30ean hasi zen gatazka, eskualde horretako haur psikologoaren kontratua bertan behera utzi zutenean. Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarearen Zuzendaritzak, profesionalen faltan, hilean zortzi egunean arreta eskaintzen zuen haur psikiatra bidaltzea erabaki zuen orduan. «Urtarrilaren 31n amaitu zen kontratu hori, eta orain Zumarragako eta Azpeitiko Osasun Mentaleko Zentroek ez dute haurrentzako arreta zerbitzurik», ohartarazi du sindikatuak.
Sindikatuaren ustetan, langileen lan baldintzak hobetzean dago gakoa: «Profesionalak egon badaude, baina ez dago langile horiek erakartzen dituen lan baldintza onik».
Iturria: Berria.