Urretxuko +65 foroak Emozioak mugimenduan ikastaroa antolatu du. Hilaren 16an, 17:00etan, aurkezpena egingo dute kultur etxean. Aurkezpena Mari Alonsok egingo du, ikastaroa emango duen emakumeak. Izen-ematea han bertan egingo da.
Alonsok ikastaroaren helburua gorputzarekiko lotura eta emozioen adierazpen osasungarria sustatzea dela aipatu du. «Antzerki fisikoaren, adierazpen mugimenduaren, gorputz kontzientearen eta talde dinamiken bidez, tailer honek gure gorputzarekiko lotura eta gure emozioen adierazpen osasungarria sustatzen ditu, modu jasangarri eta seguruan. Jolasa, entzutea eta konfiantza dira tailer honen oinarriak. Pertsona bakoitzaren erritmoei erreparatzen diegu».
Ikastaroa 65 urtetik gorakoei zuzendua dago. Informazio gehiago nahi dutenek, udaletxera jo dezakete edo 693 900 568 zenbakira deitu.
+65 foroak bere saioetan parte hartzera animatu ditu 65 urtetik gorako urretxuarrak. Hileko azken aurreko ostegunetan elkartzen dira: 17:00etan, Aizpuruenean kultur etxean.