Realak Europa League txapelketako final zortzirenak jokatuko ditu martxoaren 9an eta 16an. UEFAk jokalarien zerrenda eskatu dio talde txuri-urdinari eta Realak Jokin Gabilondo urretxuarra sartu du zerrenda horretan. Reala eskuin albokorik gabe gelditu da, Solaren, Gorosabelen eta Elustondoren lesioak direla eta. Hori dela eta, Gabilondo lehen taldearekin entrenatzen ari da. Gabilondok ezin du lehen taldearekin Ligako partidarik jokatu, 23 urtetik gorakoa delako. Europa Leaguen joka dezake, ordea.