Idoia Mendia Lan eta Enpleguko sailburua Zumarragan egon zen atzo. Mikel Serrano alkatearekin batera, Lanbideren gizarteratzeko eta laneratzeko proiektu pilotuan parte hartzen ari diren bizilagunekin egon zen. Proiektu honetan parte hartzen diren zumarragarrak udal brigadaren biltegian bulego bat eta aldagelak egiten ari dira.
Lanbideren planaren eskutik, hamar bizilagun horiek iturgintzan eta klimatizazioan formazioa jaso dute eta hamar hilabeterako lana eman zaie. Egitasmoaren helburua lan munduan txertatzea da.