Atzo Euskal Herriko mus txapelketako Urretxu eta Zumarragako kanporaketa jokatu zen, Ederrena pilotalekuan. Zortzi bikotek parte hartu zuten. Jon Ander Goenaga eta Iker Vazquez nagusitu ziren. Herrialdeko finala jokatzeko txartela lortu dute. Martxoaren 11n jokatuko da. Gipuzkoako onenak final nagusira sailkatuko dira. Final nazionala martxoaren 25ean jokatuko da, Zornotzan. 16 bikote onenentzako sariak egongo dira. Irabazleek txapela, garaikurra, 3.000 euro eta Karibera bidaia irabaziko dituzte (lau lagunentzako).