June Garitano eskiatzaile urretxuarrak bi proba irabazi ditu Italian, Bormio herrian. Bai atzo eta bai gaur eslalom modalitateko probak irabazi ditu. Ostegunean eta ostiralean, berriz, eslalom erraldoiko bi proba egin zituen. Ostegunean zazpigarren egin zuen eta ostiralean hirugarren. 17 eta 24 urte arteko eskiatzaile onenek parte hartu dute. Martxoaren amaieran Espainiako txapelketa jokatuko du.
Bere anaia Luken ere denboraldi bikaina egiten ari da. Alemaniako Jennel eski estazioko proban onenen artean egon zen, lehen urtekoa den arren. Espainiako Kopan, berriz, sailkapeneko lehen postuan ageri da.