Nahia Garrido igerilari urretxuarrak erkidego arteko Espainiako txapelketa jokatu du asteburu honetan. Bi proba irabazi ditu: bizkar igeriketako 100 metroko eta 200 metroko probak. Gainera, bere adinekoen (16 urte) Euskadiko hiru marka hautsi ditu: tximeleta igeriketako 100 metroko proban eta bizkar igeriketako 100 metroko eta 200 metroko probetan.
Martxoan Mallorcan jokatuko den Espainiako txapelketa prestatzen ari da. Bere helburua munduko txapelketan parte hartzeko egin beharreko denborak lortzea da.