Iñaki Ruiz de Egilaz eta Antonia Mateos senar-emazteak Bartzelonara joan dira, gaur gauean Realak Espanyol taldearen aurka jokatuko duen partida ikustera. Larunbatean Joserra Okariz urretxuarraren eta Amaia Monedero zumarragarraren Urretxu jatetxean bazkaldu zuten. Okariz eta Monedero ere Realzale sutsuak dira (jatetxeko hormetako batean Realeko jokalariek sinatutako kamiseta bat ikus daiteke) eta Musti Taldearen katilua eta bufanda oparitu zizkieten. Herrikideen bisita jasotzeak ilusio handia egin zien. “Oso ondo hartu gintuzten eta primeran bazkaldu genuen”, esan du Ruiz de Egilazek.
Otamotzek Bartzelonako Urretxu jatetxeari buruz egindako erreportajea irakurtzeko, sakatu hemen.