Gaur arratsaldean beste kamioi bat bidaliko dute. 16:30ean gelditu dira Bidezarreko lokalean, kamioia betetzeko.
Herenegun eta atzo Turkiarako eta Siriarako arropa bilketa egin zuten Zumarragako Bidezar kalean, La Palmarako bilketa antolatu zuen taldeak antolatuta. Urretxuar eta zumarragarren erantzuna ikusgarria izan da. Jasotako helduentzako eta haurrentzako neguko arroparekin (berokiak, txanoak, bufandak, eskularruak, polarrak, leotardoak, mantak, edredoiak, neguko maindireak…) dozenaka eta dozenaka kaxa bete dituzte. Gaur goizean bi furgoneta bete dituzte eta DYAren Bilboko egoitzara joan dira.
Herritarrek emandako guztia ez da bi furgoneta horietan sartu eta gaur arratsaldean berriro elkartuko dira kaxak furgonetetan sartzeko. 16:30ean elkartuko dira, Bidezarren (Sugela denda izan zenaren lokalean). Ondoren, bigarren bidai bat egingo dute. Bihar goizean hirugarren eta azken bidaia egingo dute. 08:00etan elkartuko dira kaxak furgonetetan sartzeko.