Herritarren laguntza eskatu dute
Igandean eta astelehenean Turkiarako eta Siriarako arropa bilketa egin zuten Zumarragako Bidezar kalean, La Palmarako bilketa antolatu zuen taldeak antolatuta. Urretxuar eta zumarragarren erantzuna ikusgarria izan da. Jasotako helduentzako eta haurrentzako neguko arroparekin (berokiak, txanoak, bufandak, eskularruak, polarrak, leotardoak, mantak, edredoiak, neguko maindireak…) dozenaka eta dozenaka kaxa bete dituzte. Gaur goizean bi furgoneta bete dituzte eta DYAren Bilboko egoitzara joan dira.
Herritarrek emandako guztia ez da bi furgoneta horietan sartu eta gaur arratsaldean berriro elkartu dira kaxak furgonetetan sartzeko. Ondoren, bigarren bidai bat egin dute. Bihar (asteazkena) arratsaldean, hirugarren eta azken bidaia egingo dute. 15:00etan elkartuko dira kaxak furgonetetan sartzeko, Bidezarren (Sugela denda zegoen lokalean). Herritarren laguntza ongi etorria izango da.