Piedad 1, Kalebarren 2 eta Kalebarren 4ko etxebizitza eraikin berriaren eraikuntza bide onetik doa. Gaur goizean obrako garabia desmuntatu dute. Horretarako, garabi handi bat behar izan dute. Garabia Okendo kalean jarri dute eta saihesbideko sarrera eta irteera itxita egon da. Sutobal enpresa 27 etxebizitza eta 28 garaje eraikitzen ari da Piedad 1, Kalebarren 2 eta Kalebarren 4ko etxea zegoen tokian. Eraikin zaharra 2021ko ekainean bota zuten eta berria aurtengo udazkenerako prest egongo da.