Korrikalari guztiak Euskal Herrikoak dira
Atzo arratsaldean Domusa Teknik Team mendiko lasterketa taldea aurkeztu zuten Azpeitian, Aritz Egea urretxuarraren talde berria. Bederatzi kirolarik osatzen dute, eta Egea eta Onditz Iturbe dira taldeburuak. Denak Euskal Herrikoak dira. Mendiak taldearen urdin kolorez jantzi nahi dituzte, Euskaltel-Euskadik txirrindularitzan egiten duten moduan.
Aritz Egearen taldekideak Onditz Iturbe, Ainara Urrutia, Goar Lopetegi, Borja Zubizarreta, Irati Azkargorta, Alvaro Ramos, Aitor Ajuria eta Ibai Angulo dira. Domusa Teknik Azpeitiko kooperatiba bat da. Berokuntza eta klimatizazio alorrean lan egiten du.
Taldearen aurkezpeneko bideoa ikusteko, sakatu hemen.