Bi-Tartean elkarteak eskatuta egin du, inauteriak girotzeko
Egoitz Ruiz diseinatzaile urretxuarrak Areizaga-Kalebarren plazako eszenatokia apaindu du, Bi-Tartean merkatari elkarteak eskatuta, inauteriak girotzeko.
Izan ere, Bi-Tartean elkarteak ekitaldi sorta antolatu du inauterietarako. Areizaga-Kalebarren plaza apaintzeaz gain, herriko dendetako, tabernetako eta zerbitzu enpresetako erakusleihoak apaindu dituzte. Larunbat eguerdian Urolatarrak txarangak herriko kaleak alaitu eta girotuko ditu. Gainera, Areizaga-Kalebarrenen fotomatoi bat jarriko da jendeak bakarka edo kuadrillan argazkiak atera ditzan. Argazkiaren kopia bat mozorrotuei emango zaie eta beste bat Areizaga-Kalebarrenen zintzilikatuko da. Otsailaren 20tik 26ra argazkiak webgunean egongo dira eta herritarrek botoa eman ahal izango dute. Boto gehien jasotzen duenak 100 euroko erosketa bale bat irabaziko du. Bonoa hilaren 27an emango da.
Otamotzek Egoitz Ruizi eskainitako erreportajea irakurtzeko, sakatu hemen.