Atzo ez zuen jokatu eta hurrengo partida igandean izango da
Elene Lete atezain zumarragarra Nazioen Kopan parte hartzen ari da Espainiako selekzio absolutuarekin. 25 jokalari deitu ditu eta Lete da Realeko bakarra. Txapelketa Australian ari dira jokatzen. Atzo 3 eta 0 irabazi zioten Jamaikari. Letek ez zuen jokatu. Igandean Australiaren aurka jokatuko dute eta ostegunean Txekiar Errepubliaren aurka. Partidak Teledeporte telebista katean emango dituzte. Igandekoa 07:55ean izango da. Asteazkenetik ostegunerako gauean jokatuko dena, berriz, 00:30ean hasiko da.