800 metroko lasterketako finalerdia bihar izango da, 20:00etan
Gaurtik igandera bitartean Espainiako pista estaliko atletismo txapelketa jokatuko da Madrilen. Lorea Ibarzabalek, Daniel Ibarzabal zumarragarraren alabak, 800 metroko proban parte hartuko du. Bera da faborito nagusia, gainera, iazko txapelduna lesionatuta baitago. Gainera, Ibarzabalek bere marka hautsi du aurten egin dituen lau lasterketetan: 2:03:56, 2:03:01, 2:02:63 eta 2:01:00. Azken marka hori, Espainiako betiko bigarren marka onena da. Duela bi urte berak irabazi zuen Espainiako pista estaliko txapelketa.
Finalerdia bihar (larunbata) jokatuko du, 20:00etan. Ondo bidean, finala igandean jokatuko du, 14:15ean. Bi lasterketak Teledeporte telebista katean ikusi ahal izango dira.
Ibarzabali 2021eko txapelketa irabazi ondoren egindako elkarrizketa irakurtzeko, sakatu hemen.