Anne Urdangarin, Uxue Zaldua, Elene Faria eta Ayelen Armaolea gaztetxoek inauteria Zumarragako adinekoen egoitzara eraman dute. Lau neskak Secundino Esnaola musika eskolako dantza ikasleak dira eta sei kanta dantzatu dituzte: Abuela maitea (ETS), Kantu bat (Bulego), Aukera berriak (ETS), Esna zaitez (Kantu Kolore), Iñundik iñoare (Huntza) eta Carnaval, carnaval (Georgie Dann). Jaialdiaren amaieran aitona-amonak hawaiiar lepokoekin mozorrotu dituzte. Guztiek primeran pasa dute eta amaieran adineko askok gaztetxekoekin argazkiak atera dituzte. Argazkian lau gaztetxoak Anneren amonarekin ageri dira.