Asteburuan Tierras del Cid powerlifting txapelketa jokatu da Burgoseko Villagonzalo Pedernales herrian. Goierriren powerlifting sailak lau podium lortu ditu. Horietako bi Joseba Alvarez eta Iñigo Lasak lortu zituzten. Alvarez bigarren postuan sailkatu zen 83 kilo azpiko kategorian eta Lasa hirugarren 105 kilo azpiko kategorian. Goierri taldeko Endika Seron donostiarra onena izan zen 105 kilo azpiko kategorian eta Ainhoa Casanovas bilbotarra hirugarren 63 kilo azpiko kategorian. Taldekako sailkapenari dagokionez, gizonezkoetan Goierrik bigarren egin du eta emakumezkoetan bosgarren.