Asteburuan Espainiako pista estaliko atletismo txapelketa jokatu da Madrilen. Lorea Ibarzabalek, Daniel Ibarzabal zumarragarraren alabak, 800 metroko proba irabazi du. Duela bi urte ere bera nagusitu zen.
Ibarzabal denboraldi bikaina egiten ari da. Duela egun batzuk Espainiako betiko bigarren marka onena egin zuen (2:01:0) Frantziako Metz hirian eta Europako txapelketarako txartela lortu zuen. Europako txapelketa Istanbulen jokatuko da, martxoaren 2tik 5era.