Gaur bete dira hogei urte Guardia Zibilak Euskaldunon Egunkaria itxi zuenetik. Urretxu eta Zumarragan hamaika ekitaldi antolatu ziren itxiera salatzeko eta egunkari berriaren sorrera bultzatzeko.
Gaur bete dira hogei urte Guardia Zibilak Euskaldunon Egunkaria itxi zuenetik. Elkartasun uholdea sekulakoa izan zen. Urretxun eta Zumarragan ere makina bat ekitaldi antolatu ziren gertaera salatzeko eta egunkari berriarren sorrera bultzatzeko. Kontzentrazioak, hitzaldiak, Egunkaria Eguna… Santa Isabel jaietan txosna jarri zen eta hainbat kultur ekitaldi antolatu ziren. Horra hor 2003ko egun haietako argazki batzuk.