Asteburu honetan, haurrek euskarara itzulitako pelikula bat ikusteko aukera izango dute Zelai Arizti aretoan: Yuku eta Himalaiako lorea. Pelikula belgikar honetako protagonista sagu bat da. Bere amona hilzorian da eta amonaren liburu batean Himalaiako loreak betirako argia eman diezaiokela irakurri dutenez, Himalaiara abiatuko da lorearen bila. Bi emanaldi egingo dira: larunbatean eta igandean, 17:00etan.