
Zumarragako Udalak edateko uraren hornidura eta estolderia zerbitzua Global Omnium enpresari esleitzea erabaki du. Urtero 521.800 euroko kanona ordainduko du. PSE-EEko zinegotziek alde bozkatu dute eta EH Bildukoek eta Elkarrekin Zumarragakoek aurka. EAJk abstentzioa eman du.
Global Omnium enpresak Valentzian du bere egoitza nagusia. Gestion y Tecnicas del Agua, Aquarbe eta FCC Aqualia-Ansareok ere eskaintzak aurkeztu dituzte, baina kontratazio mahaiak Global Omnium-ena aukeratu du. Gestion y Tecnicas del Aguak 469.000 euroko kanona eskaini du, Aquarbek 385.629 eurokoa eta FCC Aqualia-Ansareok 332.236 eurokoa.