Zumarragako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzarmen bat sinatuko du, Eitzako ibarbidea urbanizatzeko. Duela urte batzuk parke bat egin zuten eta orain erreka aire librera aterako dute. Obra bi fasetan egingo da. Lehenengoan lur mugimendua egingo da. Aurrekontua 500.000 eurokoa izango da. Bigarrenean urbanizazio lana egingo da. Aurrekontua 300.000 eurokoa izango da. Helburua erabiltzen ez den toki bat erabiltzea da. Obra 2023an eta 2024an zehar egingo da. PSE-EE, EAJ eta Elkarrekin Zumarragak alde bozkatu dute eta EH Bilduk abstentzioa eman du.