Gaur arratsaldean manifestazio jendetsua egin dute herriko kaleetan Ainhoa Barbarin Iurrebaso urretxuarraren espetxeratzea salatzeko. Ainhoa etxera itzultzeko, gradu erregresioak alde batera uzteko eta presoen etxerako bidean oztoporik ez jartzeko eskatu dute.
Barbarin espetxera itzularazi dute, hirugarren gradua kenduta. 20 urte espetxean pasa eta gero, 2022ko urrian hirugarren gradua aplikatu zioten. Ordutik, kalean egoteko aukera izan du. Audientzia Nazionalak aginduta, hirugarren gradua kendu diote eta kalera irteteko aukerarik gabe espetxeratu dute berriz ere.