Mikel Serrano izango da Zumarragako PSE-EEren alkategaia. Hautagaiaren aurkezpena gaur eguerdian egin dute PSE-EEren egoitzan. Ekitaldian Jose Inazio Asensio Gipuzkoako sozialisten buruak eta Nerea Errasti Urretxu eta Zumarragako PSE-EEren buruak ere parte hartu dute. Biek alkategaiaren dohainak goraipatu dituzte. Serranok ia 15 urte daramatza alkate karguan. Anton Arbuluri hartu zion lekukoa, 2008an.