Martxoaren 3an hasiko da lehia. Bederatzi taldeko eman dute izena 21. edizioan. Finala martxoaren 24an izango da, Gaztelekuan
Martxoan Bertsoak prest dauka 21. edizioko egitaraua. ZU Bertsotan bertso eskolak hilebete pasako egitaraua ondu du lehiaketarekin, bertso musikatuekin eta bi ikuskizunekin.
Lehiaketako lehen kanporaketa martxoaren 3an jokatuko da, Aitube Berri tabernan. Hiru taldeko hiru kanporaketa jokatuko dira denera. Bakoitzeko onenak martxoaren 24an Gaztelekuan jokatuko den finalerako txartela lortuko du.
Lehiaketa |
|||
1. Kanporaketa (03/03) | 2. Kanporaketa (03/10) | 3. Kanporaketa (03/17) | |
Taberna | Aitube Berri | Soraluze | Urola |
Taldeak |
Bertso olariak | Botxan magoa | Hitzurde larrosak |
Hiruleggy | Xelebrek | Bandolerok | |
Xaguxar zopa | Gorka eta konpainia | Xamuir |
Mejillon Tigre kolektiboaren Hitz esana ikuskizuna antolatu dute Zelai Arizti aretoan martxoaren 16rako. Apirilaren 1ean, berriz, bertso musikatuak izango dira Gaztelekuan; eta, 2023ko edizioa amaitzeko, Miseriaren adarrak bertso ikuskizuna egingo da Labeaga aretoan.