Sailkapen nagusiko liderra da
Luken Garitano eskiatzaile urretxuarrak U16 mailako (15-16 urte) Espainiako Kopako hiru proba jokatu ditu asteburu honetan Lleidako Espot estazioan eta hiruak irabazi ditu. Ostiralean eslaloma irabazi zuen, larunbatean eslalom erraldoia eta igandean super erraldoia. Garitano Espainiako Kopako liderra da. Bere hurrengo erronka martxoa amaieran Sierra Nevadan jokatuko den Espainiako Txapelketa da.