Mayi Mujika urretxuarrak Antzuolako 8 Miliak mendi lasterketa irabazi zuen atzo. Bigarren postuan Irati Larrañaga usurbildarra sailkatu zen eta hirugarrenean Garazi Abasolo aretxabaletarra. Gizonezkoei dagokienez, Goierri Garaia taldeko Ibai Larrea antzuolarra nagusitu zen. Probako errekorra hautsi zuen, gainera.
Argazkia: goiena.eus