Larunbatean SukaldAnitzak egitasmoko bigarren saioa egin zuten Goierri elkartean. Bertan jaiotakoek eta etorkinek elkarrekin kozinatu eta bazkaldu zuten, hobeto elkar ezagutzeko. Oilasko kuskusa eta postre pakistandarra prestatu zituzten.
Martxoaren 11n, berriz, lekak patatekin, haragi egosia eta arrozesnea kozinatuko dituzte. Bukatzeko, martxoaren 25ean Limako kausa, paisar erretilua eta ogi opila prestatuko dituzte.
Ekimen honetan nahi duten guztiek parte har dezakete. Izena emateko, 693 900 568 zenbakira deitu behar da.