ZUbertsotan bertso eskolak martxan jarritako katearen barruan, hona Beñat Torresen 'Badator Martxoan Bertsoa' bertso sorta.
- Egilea: Beñat Torres Lete
- Gaia: ‘Badator Martxoan Bertsoa’
- Doinua: Bazkaltzean gogoa neukan
Urtea azkar pasatu ohi da
egunez egun joanda
martxan hasteko gogoa ere
bazen egia esanda
bertsoa eta umoreari
berriz heldu zaie txanda
bertsoez eta zuen txaloez
iritsiko da eztanda
bertso hauetan gogotsu nator
egitera propaganda
urte bat pasa eta Martxoan
Bertsoa berriz bueltan da!Jende berria hurreratu da
Beraz martxoko ostiral denak
joan zirenak bezela
gauza berriak ere probatu
izan dira ahal dela
ta bueltan sarri etorri zaigu
erantzun zinez itzela
sentitu dugu zuen babesa
eta bultzada epela
ta hogeita bat urte zikloak
beteko ditu horrela
argi ikusten da mugimendua
osasuntsu dagoela
eduki ondo gordeta
txapelketa ta emanaldiak
ikusteko hartu beta
aurtengoa ere indartsu dator
ta berrikuntzaz beteta
talde berriak, leku berriak
eta zenbait ariketa
ondo pasatu nahi baduzue
guregana egin buelta
Bihar Aitube Berrin agertu
ederra izango da eta