Arratsaldean haurrentzako atrakzioak, musika eta food truck-ak egongo dira
Bi-Tartean merkatari, ostalari eta zerbitzu elkarteak Aukeren Azoka antolatu du ostiralerako. 10:00etatik 20:30era egingo dute, Zumarragako Euskadi plazan (azokan) eta bi herrietako hainbat saltokiren aurrean.
Azoka dinamizatzeko ekintzak egongo dira. Musikak giroa alaituko du egun guztian zehar eta arratsalderako hainbat ekintza antolatu dituzte. 17:30etik 20:30era haurrentzako atrakzioak egongo dira (Atracciones Sanz), Josu Rodriguez DJak jendea dantzan jarriko du eta Suhotz eta Goxoa foodtruck-etan janaria eta edaria salgai jarriko dute. Azokan parte hartuko duten merkatariek txartelak banatuko dituzte bezeroen artean, arratsaldean foodtruck-etan trukatu ditzaten.
Aukeren Azokaren helburua garaiko stock-a kentzeak ahalbidetzen duen prezio aukera onen aitzakian jendea azokara eta dendetara hurbilaraztea, tokiko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresen ikusgarritasuna indartzea, kalean giro ona sortzea, tokiko merkataritzak, ostalaritzak eta zerbitzu enpresek gizarte kohesiorako eta udalerriko jarduera eta bizikidetza dinamizatzeko duten balioa azpimarratzea, saltokietan sortutako stock-ari irtenbidea ematea eta herriko elkarte ezberdinen arteko elkarlana sustatzea da.
Horra hor azokan postua jarriko dutenen zerrenda: Aitxu paper-denda, Alex Kirolak, Aspace elkartea, Bidegorri, Elisabeth ile-apaindegia, Ezpeleta argi-denda, Formatek, Josune janari-denda, Julita mertzeria, Kuttun, Kux-Kux, Marai&NkN, Mentxu y Yone, Mari mertzeria, Naif Concept Store, Opticalia Urretxu, Stylo, Titare eta Centro Sabiam.
Horietako batzuk eta beste askok beraien produktuak denda aurrean jarriko dituzte: Aitxu paper-denda, A.M. mertzeria, Amane, Apalategui Kirolak, Argiki argi-denda, Arku, Baby, Doss, Ederki, Goilore, Inaxio, Intersport Loramendi, Josune janari-denda, Ormazabal bitxitegia, Julen, Julita mertzeria, La Perla, La Perla Etxea, Laskurain, Mentxu y Yone, Milar Lagun, Natalietta, Oskarbi oinetakoak, Otxaran, Quo edertasuna, Santa Cruz margoak, Urbe, Urdangarin burdindegia eta Xarmanki.