Bigarren egin du 800 metroko probako bere seriean
Lorea Ibarzabal, Daniel Ibarzabal zumarragarraren alaba, Europako pista estaliko atletismo txapelketan parte hartzen ari da. Txapelketa Istanbulen jokatzen ari da eta Loreak 800 metroko lasterketako kanporaketan parte hartu du. Ibarzabalek bosgarren lasterketan parte hartu du eta bigarren egin du, Raharolahy frantziarraren atzetik. Horrenbestez, finalerdietara sailkatu da.
Finalerdia larunbatean jokatuko da, 17:15ean, eta finala igandean, 18:35ean. Bi lasterketak Teledeporte telebista katean emango dituzte.
Ibarzabal Madrilen bizi da, baina Atletico San Sebastian taldearekin korrika egiten du. Dagoeneko bi aldiz irabazi du Espainiako pista estaliko atletismo txapelketa: 2021ean eta aurten. Duela aste batzuk Espainiako betiko bigarren marka onena egin zuen (2:01:0) Frantziako Metz hirian.