Atzo gauean Martxoan Bertsoko taldekako bertsolari txapelketako kanporaketa jokatu zen Aitube Berri tabernan. Bertso Olariak (Lierni Ugarte, Ane Beloki, Jone Narbaiza), Hiruleggy (Gorka Azkarate, Leire Akizu, Mattin Aranburu) eta Xaguxar Zopa (Jon Aztiria, Manex Mantxola, Iñaki Larrañaga) taldeek parte hartu zuten. Legazpiko Bertso Olariak taldeak lortu zuen finalerako txartela. Gai jartzailea Jeni Galdos izan zen.
Bigarren kanporaketa datorren ostiralean jokatuko da: 22:30ean, Soraluze tabernan. Botxan Magoa, Xelebrek eta Gorka eta konpainia taldeek parte hartuko dute. Gai jartzailea Nora Arranz izango da. Hirugarren kanporaketa hilaren 17an jokatuko da: 22:30ean, Zumarragako Urola tabernan. Hitzurde Larrosak, Bandolerok eta Xamuir taldeek parte hartuko dute. Finala martxoaren 24an jokatuko da, gaztetxean. Gai jartzailea Aitor Agirrebeña izango da.