Laugarren postuan sailkatu da Europako pista estaliko atletismo txapelketako 800 metroko lasterketan
![](https://www.otamotz.eus/site/files/2023/03/estambul2023_ibarzabal4.jpg)
Lorea Ibarzabalek oso lan ona egin du Europako pista estaliko atletismo txapelketan. Gaur arratsaldean 800 metroko lasterketako finala jokatu du eta domina lortzetik oso gertu egon da: bere marka hobetu du (2:00.87) eta laugarren postuan sailkatu da. Atzetik aurrera korrika egin du eta brontzezko domina lortu duenarengandik bi ehunenera sartu da.