Ainhoa Sanz bigarren postuan sailkatu da emakumezkoen artean
Atzo goizean UZ Trail mendi lasterketa egin zuten Urretxu eta Zumarragako mendietan. Hiru proba jokatu ziren: 23,4 kilometrokoa, 12,1 kilometrokoa eta 6 kilometrokoa. Euskadiko Trail Txapelketa egon zen jokoan. Lasterketa luzean kategoria absolutuko txapela egon zen jokoan (2000. urtean eta lehenago jaioak), 12,1 kilometrokoan 23 urte azpikoen txapela (2001, 2002 eta 2003an jaioak) eta 6 kilometrokoan 20 urte azpikoen (2004an eta 2005ean jaioak), 18 urte azpikoen (2006an eta 2007an jaioak) eta 16 urte azpikoen txapelak (2008an eta 2009an jaioak).
Lasterketa luzean, gizonezkoen artean, Aritz Egea urretxurra nagusitu zen (01:59:46). Bigarren postuan Alvaro Ramos nafarra sailkatu zen (2:02:32) eta hirugarrenean Hodei Samaniego bizkaitarra (2:02:44). Emakumezkoen artean, onena Malen Osa oñatiarra izan zen (2:14:50). Bigarren onena Ainhoa Sanz urretxuarra izan zen (2:25:50) eta hirugarren onena Irati Zubizarreta beasaindarra (2:31:01).
12 kilometroko lasterketari dagokionez, gizonezkoen artean Ibai Larrea antzuolarra nagusitu zen (1:00:02). Bigarren postuan Jon Baz bizkaitarra sailkatu zen (1:01:17) eta hirugarrenean Aimar Azpiroz nafarra (1:02:17). Azpiroz 23 urtetik gorakoa denez, Euskadiko Trail Txapelketako podiuma Unai Baz bizkaitarrak osatu zuen (1:05:19). Emakumezkoei dagokienez, lasterketa Carrodilla Cabestrek irabazi zuen (1:15:24). Bigarren postuan Jone Fuente bizkaitarra sailkatu zen (1:15:41) eta hirugarren postuan Lara Estebanez legazpiarra (1:15:57). Euskadiko Trail Txapelketako podiumera Herrera eta Iara Auzokoa bizkaitarra igo ziren. Izan ere, gainontzeko parte hartzaile guztiak 23 urtetik gorakoak edo Euskal Herritik kanpoakoak izan ziren.
Sei kilometroko lasterketari dagokionez, gizonezkoen artean onena Juan Abaitua bilbotarra izan zen (0:25:54). Bigarren postuan Ibai Angulo azpeitiarra sailkatu zen (0:25:57) eta hirugarrenean Xabat Elortza oriotarra (0:28:01). Beraiek osatu zuten 20 urte azpikoen podiuma. 18 urte azpikoena Ethan Cabanillas segurarrak, Oier Arruti hernaniarrak eta Asier Castaño bilbotarrak osatu zuten. 16 urte azpikoena, berriz, Jon Eskisabel gabiriarrak, Liam Cabanillas segurarrake eta Daniel Sagarna bilbotarrak.
Emakumezkoei dagokienez, onena Alluitz de Bilbao izan zen (0:32:10). Bigarren postuan Jone Oaar sailkatu zen (0:32:19) eta hirugarrenean Alba Linares (0:34:05). Euskadiko Trail Txapelketari dagokionez, 20 urte azpikoen podiuma Oaarrek, Linaresek eta June Angulok osatu zuten. Angulo ere bizkaitarra da.
18 urte azpikoen Euskadiko Trail Txapelketari dagokionez, txapela De Bilbao izan zen. Bigarren postuan Olatz Martinez sailkatu zen eta hirugarrenean Nahia Pombo. Martinez eta Pombo ere bizkaitarrak dira.
Bukatzeko, 16 urte azpikoen Euskadiko Trail Txapelketa Malen Marurik irabazi zuen. Bigarren postuan Olaia Olabarrieta sailkatu zen. Biak bizkaitarrak dira.