The Daltonics taldean Pablo Badiola zumarragarrak jotzen du
Zarraparraz kolektiboak Poligrafo Fest jaialdiaren zortzigarren edizioko egitaraua ezagutzera eman du. Apirilaren 22an egingo da. 20:00etan Pasadena taldeak joko du, 21:30ean Gailu taldeak, 23:00etan The Daltonics taldeak eta 00:30ean Nevadah taldeak. Sarrerak dagoeneko salgai daude, 8 euroan. Egunean bertan 10 euro balioko dute. Zarraparrazeko bazkideek 5 euro bakarrik ordaindu behar dute. Sarrerak erosteko, sakatu hemen.
The Daltonics talde bilbotarrean Pablo Badiola gitarra-jole zumarragarrak jotzen du (argazki nagusian, eskuinetik lehena). “Konplexurik gabeko rock-and-rolla eta jai giro ezinhobea” eskeintzen dute zuzenekoetan. Urretxun beraien azken diskoa aurkeztuko dute, 3 izenekoa eta Family Spree Recordings zigiluarekin argitaratua. Horra hor beraien bideoklip bat.
Pasadena talde gazteiztarra aski ezagunak diren musikariez osatua dago. Izaki Gardenak, Libe edo Montauk taldeetan aritutakoak, besteak beste. Gailu Andoaingo talde beterano eta aldi berean berritzailea da. Bukatzeko, Nevadah Durangaldeako taldeak zuzeneko “sutsu eta izerditsuak” eskaintzen ditu.