'El arbol de Fadia' pelikularen emanaldian parte hartuko du
ButaK 21 zineklubak emakumeek zuzendutako pelikulen emanaldia antolatu du, martxoaren 8a dela eta. Gaur (osteguna), 20:30ean, El arbol de Fadia emango dute Zelai Arizti aretoan. Protagonista Libanoko errefuxiatu esparru batean bizi den palestinar bat da. Pelikula hau Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian saritu zuten. Emanaldian Beth Gelb Amnesty International-eko Espainiako lehendakariak parte hartuko du.
Bihar (ostirala), ordu berean eta toki berean, Cerdita emango dute. Protagonista lodia izateagatik bullying-a pairatzen duen nerabe bat da.