Mikel Iturriotz, Arkaitz Aizpuru eta Beñat Torresek irabazi dute Martxoan Bertsoko bigarren kanporaketa
Atzo gauean Martxoan Bertsoa taldekako txapelketako bigarren kanporaketa jokatu zen Urretxuko Soraluze tabernan. Botxan Magoa (Mikel Iturriotz, Arkaitz Aizpuru eta Beñat Torres), Xelebrek (Uhaitz Oiartzabal, Gorka Murua eta Sustrai Goenaga) eta Gorka ta konpainia (Gorka Santesteban, Uxue Fernandez eta Aitor Lizarazu) taldeek parte hartu zuten. Botxan Magoa taldea nagusitu zen. Soraluze taberna leporaino bete zen.
Hirugarren eta azken kanporaketa datorren ostiralean jokatuko da: 22:30an, Zumarragako Urola tabernan. Hitzurde larrosak (Amaia Iturriotz, Antton Fernandez eta Eneko Beretxinaga), Bandolerok (Jon Mendizabal, Joseba Salegi eta Martin Sagastibeltza) eta Xamuir (Irati Sanchez de Arevalo, Samuel Segade eta Xabier Meabe) taldeek parte hartuko dute.
Lehen kanporaketa joan zen ostiralean jokatu zen. Legazpiko Bertso Olariak (Lierni Ugarte, Ane Beloki eta Jone Narbaiza) taldeak lortu zuen finalerako txartela. Finala hilaren 24an jokatuko da: 22:30ean, gaztetxean.
Lehenago, martxoaren 16an, Eider Adeletxek eta Ane Zubeldiak Hitz esana ikuskizuna egingo dute Zelai Arizti kultur etxean.