
Jokin Gabilondo urretxuarrak gola sartu zuen atzo Realaren bigarren taldeak Numanciaren aurka jokatu zuen partidan. Txuri-urdinek 3 eta 0 irabazi zuten. Gabilondok lehen gola sartu zuen, 62. minutuan. Horra hor partidaren laburpena. Gabilondoren gola, bideoko 80. segundoan. Alex Carbonell zumarragarrak ere jokatu zuen. 87. minutuan zelairatu zen, Gabilondoren ordez.